Bitakora



2015eko urriaren 13a

Lehenengo eguna da eta hasteko, lista pasatzearekin batera, bakoitzak gure praktiketan ikasi duguna partekatu dugu guztiekin.

Gero, fitxa pertsonal bat bete behar izan dugu, eta ondoren, IKT-ei buruzko galdetegi bat (3ko taldeetan).

Bigarren orduan, andereñoak informazio teoriko nahiko eman digu, eta horrekin zuzendu edo haunditu behar izan dugu lehen betetako galdetegia.

Ondoren eta amaitzeko, Gmail-en eta Google-en, orokorrean, dauden hainbat trukotxo eman dizkigu.

Pertsonalki nahiko interesgarria iruditu zait eta beste klaseetan ikasiko duguna nire “gustokoa” izango dela uste dut.

-

2015eko urriaren 20a

Bigarren egun honetan, Blogarekin hasi gara. Hasteko, Josunek emandako pauta batzuekin bloga ireki dugu eta, ondoren, sarrera bat egin behar izan dugu bloga eta bertan egongo den gaiei buruzko aurkezpena eginez.

Hainbat gadget jartzen ikasi dugu, haien artean erloju bat, etiketak, blog berean orrialde desberdinak, ezteka zerrenda bat...

Nahiz eta gauza askorik ez egin, egindako gauzak nahiko gaitzak izan direnez bere denbora errekeritu du. Berebat, oso gai interesgarria iruditzen zait, eta honi buruz askoz gehiago ikasi nahiko nuke. 

-
 
2015eko urriaren 27a 

Klase guztietan bezala, IKT lantzea tokatu zaigu. Izan ere, gaurko klasea hasi egin dugu profila editatzeko aukerarekin. Beraz, Josunek azaldu digu nola igotzea, fondo modura, interneteko argazki baten zati bat. Klaseko hurrengo pausua, blogera bideoak igotzea izan da. Horretarako, lehendabizi youtubetik igo ditugu bi bideo. Lehen bideoa IKT hezkuntzan gaia tratatzen du eta guztiok igo dugu bakoitzaren blogera. 

Geroxeago, aldiz, bigarren bideo bat bilatu egin dugu bakoitzaren gaiarekin bat datorrena. Behin aukeratuta, publikatu egin dugu. Ondoren, vimeo bisitatu egin dugu. Esan beharra dago oso interegarria iruditu zaigun web bat izan dela, bideo oso erakargarriak agertzen direlako. Horrenbestez, pentsatu dugu ondo egongo litzatekela web-aren linka blogean adieraztea. Horrela, gure blogean satuko direnak aukera izango dute vimeoz gozatzeko. 

Azkenik, lizentzia bat sartu dugu blogaren behekaldean ageri izan dena. Bigarren orduan, kasu praktiko bat irakurri egin dugu talde lanari buruz hitz egiten duena. Gainera, honekin erlazionatuta dauden hiru galdera erantzun ditugu. Hurrengo eginkisuna taldeak zehaztea izan da, eta honekin batera hausnarketa bat egin dugu guztion artean irakurritako testuaren inguruan. Halaber, dinamika hau amaitu ostean, azaldu digu Josunek beste lan potoloago bat hasi behar izan dugula talde berberarekin.

-
 
2015eko azaroaren 10ra

Gaurko egunean, klasearekin hasteko, word programa hobeto maneiatzeko hainbat aholku eman dizkigu Josunek. Izan ere, adibidez, formak nola sartu orrialdean, hauek nola koloreztatu, edota aldatu, zehin hauei sombrak nola ematea azaldu digu beste hainbat gauzen artean. Egia esan, hauen artean gehien interesatu zaidan gaia link-ak nola sartzea izan da. 

Hurrengo zeregina zera izan da: jaso dugun teoria guztia praktikan jartzea. Horretarako, Josunek testu bat aurkeztu digu; bertan, hainbat eginkisun desberdin islatu behar izan ditugunak. Teoria klasetik bueltatzean, sites bat sortu egin dugu taldeka.

Geroxeago, bertan taldeko eginbeharrak jorratuko ditugu. Sites honetaren barruan, beste erlaitz batzuk sortu ditugu; hain zuzen ere hiru: aktak, emotekoak, materialak zein lanaren aurkezpena deiturikoak. Honetaz gain, erlaitz bakoitzari gaineratu diogu esaldi desberdin bat, zer igoko dugun bertan azalduz. Segidan, taldeko kide guztiaei sites honetan editatzeko aukera eman diegu. 

Buru mapa bat edo eskema bat bigarren ordu honetan jorratu behar izan dugu ere. 

-

2015eko azaroaren 17a
Gaurko egunean, klasearekin hasteko, aurreko egunean amaitu ez genuen lana bukatzeko aukera izan dugu. Kasu honetan gure taldeko eginbeharra  mapa kontzeptuala bukatzea izan da.

Ordu erdi bat pasata, bideo bat ikusi dugu guztiok batera arbela digitalean. Honen izneburua hurrengoa izan da: La competencia digital-Jordi Adell. Izenburu bera adierazten duen bezala, bideoan azaltzen dena zera da: ikasleak prestatu behar ditugula etorkisunean ikt-en aurrean hauek ondo erantzuteko.
Eguneko bigarren saio praktikoari hasiera emateko, beste mapa kontzeptual bat egin behar izan dugu. Kasu honetan gaitasun digitalei buruzkoa.

Geroxeago, delicious-en erregistratu egin gara. Izan ere, webeko markatzaile sozialak kudeatzeko zerbitsu bat da. Gainera gaitasun digitalari buruzko zazpi webgune interengarri aurkitzekotan, linka-k adierazi beharko ditugu bertan.

-

2015eko azaroaren 24a

Gaurko klasean proiektuarekin jarraitu dugu. Josunek hurrengo puntuak azaldu dizkigu, egin dugun bilaketa partekatu behar dugu eta 5.8. egoera definitu. Egon garen eskola baten testuingurua jarri eta egoera bat aukeratu non IKT-ak landu diren gure eskoletan .
 
Bestalde 5.6.sarean dagoen materiala aztertu puntua jorratu dugu eta bertan egin geunen 7link-en bilaketa eta fitxa osoa sites-era igo.
 

Bigarren saioan proiektuarekin jarraitu dugu eta gaurko akta amaitu.  5.9.materiala diseinua puntuarekin hasi gara , horretarako pasusu batzuk jarraitu behar ditugu.  

Hasteko Sarrera eta justifikazioa egiun behar da eta gida didaktikoaren jarraitu. Hau amaitu ondoren 5.10. punutarekin hasi beharko gara .
Azken puntu hau aurkezpena izango da , baina oraindik 3 aste falta zaizkigu, guzti onen emiatza ikusi ahal izateko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario